Datorren urriaren 4an estreinatuko dute Ulu Mediak EITBPodkast plataformarako ekoitzitako Artxipelagoa telesaila. Zortzi atalez osatuta dagoen fikzio distopikoa da: tsunami batek Europa urpean utzi ondoren, Euskal Artxipelagoa sortuko da, eta bertan bizi da Jare gaztea. Aurrestreinaldia, ordea, bihar egingo dute 19:30ean, Kursaaleko Ganbera aretoan; Kursaaleko txarteldegian eta webgunearen bitartez eskuratu daitezke gonbidapenak .
Proiektuaren ideia originala Oier Aranzabal eta Martin eta Xabier Etxeberria anaiena izan da; hain justu ere, lehenak zuzendari lanak egin ditu Juan G. Andresekin batera, eta Etxeberriatarrak gidoiaz arduratu dira. Aktore lanetan, berriz, Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe eta Sara Cozar aritu dira.