Ordenantza fiskalak izango dituzte eztabaidagai biharko udalbatzarrean

Amaia Urbieta Arruti 2021eko irailaren 29a

Bihar egingo dute iraileko ohiko osoko bilkura Zarauzko udal taldeek, ohi bezala, udaletxeko pleno aretoan. Afganistango egoerari buruzko adierazpen instituzionala izango dute hizpide lehenik eta, beste hainbat puntu jorratu ondoren, ordenantza fiskalez ariko dira.

Gainera, EAJ eta EH Bildu udal taldeek mozio bana aurkeztuko dute: lehenak energia trantsizioarekin konektatzeari buruzkoa eta, bigarrenak "elektriken iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoari" buruzkoa.

Ikusi gai ordena hemen, osorik.

Ohi bezala, 19:00etan hasiko da udalbatzarra, eta erlotelebista.eus webgunean zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide