Bi kutsatze berri baieztatu dituzte azken orduetan

Iñigo Gaiton 2021eko irailaren 28a

Izurritearen gaineko zifrek oso apalak izaten jarraitzen dute. Aian, Azpeitian eta Zarautzen atzeman dira kasu positiboak, bina udalerri bakoitzean. Hego Euskal Herrian, 125 positibo izan dira. 

Eusko Jaurlaritzak eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta horren arabera, Urola Kostan sei positibo izan dira. Aian —654,91ko intzidentzia tasa—, Azpeitian —170,83 tasarekin eremu horian— eta Zarautzen —124,21 tasarekin eremu horian— detektatu dituzte kasu positiboak; hain zuzen ere, bina herri bakoitzean.

Eskualdeko gainontzeko herrietan ez da positiborik izan, eta horrela daude udalerrietako intzidentzia tasak: Aizarnazabal —0—, Azkoitia —141,87 tasarekin eremu horian—, Beizama —0—, Errezil —0—, Getaria —35,34—, Orio —81,54 tasarekin eremu horian—, Zestoa —154,08— eta Zumaia —61,06 tasarekin eremu horian—.

125 positibo Hegoaldean

Hego Euskal Herrian 8.968 proba egin ziren atzo, eta  125en emaitza positiboa izan da. Araban 9 kasu positibo detektatu dituzte, Bizkaian 53, Gipuzkoan 36, Nafarroan 25 eta lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean beste bi.

Ospitaleen egoerari dagokionez, hobera egiten jarraitzen du apurka. Koronabirusak jotako 15 lagun eraman zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetara, eta denera 85 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 39 ZIUetan. Nafarroan, aldiz, 38 lagun daude ospitaleratuta COVID-19aren ondorioz, horietatik 11 ZIUetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide