Argazki galeria: 'Ukiyotao Metodoa'-ren emaitza artistikoak ikusgai daude Sanz Enean

Aritz Mutiozabal 2021eko irailaren 28a

Ezer ez da dirudiena Alberto Palomera artista barakaldarrak Sanz Enea kultur etxean paratu duen Ukiyotao Metodoa erakusketan. Patafisika Kuantikoa hartu du oinarri proiektu artistikoa lantzerakoan; guztia azaltzen duen liburuxka bat ere atera du, eta kultur etxean bertan eskuragarri dago.

Hortik abiatuta, formatu handiko margolan eta instalazio iradokitzailez osatu du bere proposamena. Azaroaren 7ra arte dago ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide