Iciar Bollainen Maixabel filmak Euskal Zinemako Irizar Saria lortu du asteburuan Donostiako 69. Zinemaldian. Pelikulako hainbat lokalizazio Zarautzen filmatu zituzten, eta lantaldean aritu dira Javi Agirre argazki zuzendari eta Alazne Ameztoi zuzeneko soinu zuzendari zarauztarrak.