Zelai azpibidea itxita egongo da bihar eta etzi, gauez

Amaia Urbieta Arruti 2021eko irailaren 27a

Oinezkoentzat zein ibilgailuentzat itxiko dute Zelai azpibidea, tren geltoki berriko obrak direla medio.

Tren geltokia berritzeko obrak Lapurdi kalean egiten ari da egunotan Eusko Trenbide Sarea. Datozen egunetan Zelai azpibide gaineko zubian arituko dira lanean eta, ondorioz, azpibidea moztu egingo da oinezko eta ibilgailuentzat bihar eta etzi, gauez.

Mitxelena eta Justo kaleetako biribilgunetik hasi eta Gipuzkoa kalearen eta Zelai azpibidearen arteko bidegurutzera arte egongo da moztuta bidea, zehazki, 21:00etatik 06:30era. Udalak jakitera eman duenez, bertako bizilagunei abisua jarri diete dagoeneko ezkaratzetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide