Dokumental-solasaldi saioa antolatu du Arkamurkak biharko

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 27a

Lehenik eta behin, 100 dias de soledad filma emango dute, eta ondoren, Aitor Galarzaren hitzaldia izango da.

Arkamurka Natura Elkarteak dokumental eta solasaldi saioak antolatu ditu bihar arratsalderako, 19:00etan hasita, Modelo aretoa. Alde batetik, Jose Diaz mendizale eta argazkilariak Asturiasko mendietan bakar-bakarrik ehun egunez bizitako abentura jasotzen duen dokumentala izango da ikusgai, 100 dias de soledad filmaren bitartez.

Ondoren,  biologian doktorea den Aitor Galarza naturazalearekin solasaldia izango da. Hainbat lan zientifiko eta libururen egilea da, besteak beste, urte luzez Euskal Herriko ornitologoentzat erreferente izan den Abifaunaren banaketa espaziotenporala Euskal Autonomi Elkartean  lanaren egilea. Gaur egun Bizkaiko basozaina izateaz gain, Aranzadi elkarteko kide ere bada eta proiektu askotan dago murgildua..

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide