Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Osasun sailek argitaratu dituzte atzo, ostirala, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egindako PCR eta antigeno proben emaitzak, eta, guztira, 161 kasu positibo hauteman zituzten atzo egindako 6.981 testetatik. Kasurik gehien Bizkaian izan dira (64), eta, ondoren, Gipuzkoan (58), Nafarroan (20) eta Araban (18). Herenegun baino positibo gehiago izan ziren, beraz, atzo; halere, duela astebete baino egoera hobea da egun Hego Euskal Herri osoan.
Positibotasun tasari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,9tik %2,6ra igo da, eta Nafarroan %1,4tik %1,3ra jaitsi da. Ospitaleetan, berriz, 42 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ZIUetan dauden eriak; Nafarroan, berriz, 38 ospitaleratuetatik hamahiru dira ZIUetan.
Astelehenean jakinaraziko ditu Osakidetzak herriz herriko datuak.