Ametsola Etxalde Ekologikoak eskertza eguna egingo du bihar

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 24a

Bertako produktu ekologikoak ekoizteko xedearekin sortu zuten Ametsola Etxalde Ekologikoa zenbait zarauztarrek, eta beren ibilbidean lagundu dietenei eskerrak emango dizkiete bihar.

Ametsola Etxalde Ekologikoak esker eguna antolatu du biharko. Urte eta erdiko ibilbidea egin du, eta denbora tarte horretan 140 lagunetik gora izan dira bertan auzolanetan edo bestelako laguntzen bitartez egitasmoa aurrera ateratzen.

Hori horrela, egun osoko egitaraua antolatu dute proiektuaren sustatzaileek, laguntzen aritu diren horiei guztiei eskerrak emateko. Edonola ere, baratzera bisita gidatua antolatu dute 11:00etan, eta proiektua gertuagotik ezagutu nahi dutenentzat, irekia izango da saio hori.

Erlazionatuak

Ametsola Etxalde Ekologikoa Zumaiko produktu ekologikoen azokan

Gorka Izagirre - Juan Luis Romatet 2021 abu 28 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide