Sanmigeletako ekitaldiak izango dituzte Itxasmendin

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 23a

San Migel jaietako ekitaldiak izango dituzte asteburuan Itxasmendi auzoan. Larunbatean, dantzaldia izango dute 19:00etatik aurrera Sweet Sara Band taldearen eskutik. Igandean, berriz, El Peli komikoaren bakarrizketa izango da, 18:00etan hasita. Asteburuan zehar txistularien saioak ere izango dituzte. Egungo osasun neurriak mantenduko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide