Barandak jartzen ari dira Vista Alegreko Allemendi kalean

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 24a

Vista Alegreko Allemendi kalearen hainbat zatitan barandak ezarriko ditu udalak, bertako kalearen malda igotzerakoan bizilagunentzako lagungarri izan daitezen. 

Aurrez, auzoko beste hainbat egokitzapen lan ere egin dira irisgarritasuna bermatzeko, hala nola espaloien birmoldaketa eta Aldapetako igogailuen irekiera. Ostolaza Tallerra SL enpresa ari da jartzen barandak, eta horretarako 15.835,70 euroko (BEZ barne) aurrekontua du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide