Letizia Battaglia fotokazetaria aztertuko dute ostiralean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 22a

(El Independiente)

Letizia Battaglia fotokazetari, argazkilari eta politikari siziliarraren ingurukoa izango da ostiral honetako Gela saioa. Italiako lehen emakumezko fotokazetaria izan zen, eta ezagunak dira Siziliako mafia gai nagusi gisa hartuta egin zituen argazkiak. Palermoko zinegotzi ere izan zen Berdeen Federazioarekin. Ohi bezala, 18:00etan izango da ostiraleko Gela saioa, Photomuseumen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide