Literaturia

Dagoeneko salgai daude Literaturiako ekitaldietako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2021eko irailaren 22a

'Oraindik, orain eta oraingoz ' ikusikzuna eskainiko dute IƱigo Astizek eta Jon Basagurenek.

Era berean, Ahotsenearen barruan egingo diren liburuen aurkezpenak zeintzuk izango diren iragarri dute, baita zein egunetan eta ordutegitan izango diren ere.

Itzala gaitzat hartuta ospatuko dute asteburu honetan Literaturia, irailaren 24tik 26ra. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte hiru egunetarako: liburu azoka, mahai inguruak, haurrentzako kontaketak, liburu berrien aurkezpenak eta jaialdirako propio prestaturiko ikuskizunik ere ez da faltako.

Sarrerak online erosteko aukera dagoeneko martxan jarri dute,  eta Kutxabank-en atariaren bitartez egin behar da. Modelo aretoko leihatilan ere eros daitezke ekitaldietarako sarrerak. Horrez gain, Ahotsenean zein idazle ariko den bere azken liburua aurkezten ere iragarri dute, klikatu gainean ikusteko egitaratua.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide