Bart goizaldean, 02:00 aldera, Ertzaintzako agenteek 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute. Ertzaintzak Hitzari azaldu dionez, gaztea iskanbila sortzen ari zen zonako malekoi inguruko tabernetan. Dei baten bidez jakin zuen horren berria, baina bertaratu zirenean ez zuten topatu. Geroago, gaztearekin eman zutenean identifikatzeko eskatu zioten, baina honek agenteen aurka egin zuela azaldu du Ertzaintzak. Aurre egiteagatik eraman zuten atxilotuta.
Une honetan atxilotuta jarraitzen du, eta hala egongo da epailearen aurretik pasa arte.