Zarauzko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik aurrera Zarauzko taxi-bus zerbitzua 04:00ak arte egongo da eskuragarri. Labik berriki koronabirusari aurre egiteko indarrean dauden neurriak arindu ditu, eta ostalaritzako establezimenduek 03:00etan ixteko baimena dutenez, udalak taxi-bus zerbitzuaren ordutegia luzatzea erabaki du.