Errotaberriko azken bi bideen urbanizazio obrak esleitu dituzte

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 19a

Errotaberri ingurua. (Xabier Txurruka)

Xabier Txurruka alkateak bere facebook kontuan jakitera eman duenez, Errotaberri eremuko Hitzarmen Batzordeak Altuna y Uria eta Lurkide enpresek osatutako ABEEari esleitu dizkio industrialdearen zabalpena burutuko duten azken bi bideak (C eta F bideak) urbanizatzeko obrak. Guztira, 1.496.129,04 euroko aurrekontua izango dute horretarako, BEZa kanpo. Lanekin aurten bertan hasiko direla jakitera eman du alkateak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide