Gipuzkoako Teknika Koparekin hasiko da jardunaldia. 09:30tik 10:30era, pisaketa, neurketa, lasterketa, baloi jaurtiketa eta jauzia egin beharko dituzte parte hartzaileek, eta, ondoren, teknikaren txanda izango da. Zarauzko taldealk sei ordezkari izango ditu.
15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko, Junior eta Unibertsitate arteko txapelketan, berriz, zazpi izango dira etxekoak. Hauei 10:00etatik 11:00etara egingo diete pisu neurketa, eta jarraian, lehiakerekin hasiko dira.
Txapelketa honetatik Gipuzkoako taldeak hautatuko dituzte urrian Bizkaian jokatuko den Euskadiko txapelketarako.