Izena eman nahi duenak, telefonoz deitu dezake Zarauzko KZgunera (943-02 39 87), edota telefonoz hitzordua hartu ondoren, KZgunera joan eta bertan egin dezake inskripzioa (Zigordia kalea, 34). Web orrian ere eman daiteke izena, eta ikastaroren batean izena emateko laguntza behar dutenek, bideotutorial hauek ikus ditzakete: KZguneko erabiltzaile egiteko, eta formakuntzan web orriaren bidez izena emateko.
KZgunea astelehenetik ostiralera bitartean egon ohi da zabalik, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.