Jean Paul Belmondori eskainiko dio gaurko saioa Photomuseumek

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 17a

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, aktore frantsesa izango dute aztergai 18:00etatik aurrera.

Photomuseumeko ostiral honetako saioa Jean Paul Belmondo aktorearen inguruan izango da. Gaztetan futbolzalea eta boxeolaria izan zenez, gorputz atletikoa eta sudur hautsia zuen. Ondorioz, Frantziako zinemako gizonik itsusienaren izengoitia hartu zuen.

Jean-Luc Godarden A bout de souffle (1960) filmean parte hartzeak Nouvelle Vague  mugimendu kulturaleko ikono garrantzitsuenetakoa bihurtu zuen. Gizonezko aktore onenaren César Saria irabazi zuen, Itinéraire d'un enfant gâté (1988) filmagatik, baina uko egin zion saria horri. 2007an Ohorezko Legioa eman zioten komandante graduan.

Saioa 18:00etan hasiko da, eta ohi bezala doakoa izango da, edukiera bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide