'Gezurra berdaderoa' estreinako nobela argitaratu du Bertol Arrietak

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 14a

Txikira beti hordago! (2004) eta Alter ero (2012) narrazio bildumen ondoren, Gezurra berdaderoa estreinako eleberria plazaratu du Bertol Arrietak Elkar argitaletxearen eskutik. Gaur goizean egin dute liburuaren aurkezpena, eta idazle zarauztarrak argi eta garbi utzi nahi izan du komedia bat izan nahi duela labetik atera berri duen lanak.

Koldo da istorioko protagonista:  44 urteko gizonezko banandu berria, pizzak banatzaile hasiko dena eta pisu partekatu batean bizitzen. Norbaitekin nahiko luke endredatu eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan. Hori horrela, erotismo-printzak eta bizipoza ez dira faltako kontakizunak aurrera egin ahala.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide