Martxan da gaurtik aurrera Murkil elkartearen kanpaina berria

Amaia Urbieta Arruti 2021eko irailaren 14a

Malekoiko stock azokaren ondoren, herritarrak bertako saltokietan erostera bultzatzeko kanpaina berria jarri du abian Murkilek.

Murkil herriko merkatarien elkarteak kanpaina berria du martxan, gaurtik hasita. Hilaren 26ra arte, Murkil elkarteko saltokietako datafonoek fideltasun txartelarekin egindako zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta aukeratutako horiek doakoak izango dira. Unean bertan jakingo dute bezeroek, Murkil txartelarekin ordaintzean, saridunak izan diren ala ez.

Elkarteak gaineratu du Murkil txartelik ez duenak baina eskuratu nahi duenak horretarako aukera duela Nafarroako Caja Ruralean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide