Zarauzko Haize-Orratz gaztelekuak K-Pop Masterclassa antolatu du irailaren 25erako, 17:30ean. K-Popa musika genero bat da, pop, hip-hop, EDM, rock eta R&B estiloak barnebiltzen dituena eta, aldi berean, Hego Koreako musika herrikoiari erreferentzia egiten diona. Hori horrela, musika genero horren inguruko dantzak egingo dituzte ikastaroan.
Doako saioa izango da, eta 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Izena eman nahi duenak irailaren 19ra arte izango du horretarako aukera Gazte Informazio Bulegoan.