Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista aurkeztuko dute ostiralean gaztetxean

Amaia Urbieta Arruti 2021eko irailaren 13a

Urriaren 8tik 12ra bitartean, Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista izango da Altsasun (Nafarroa), Gazte Koordinadora Sozialistaren eskutik. Hainbat herritan ari dira aurkezten topagunea, eta Zarautzen, ostiral honetan izango da aurkezpena, putzuzulo gaztetxean.

19:00etan elkartu eta poteo girotua egingo dute lehenik. Ondoren, 20:30ean, topagunea aurkeztuko dute, eta horren ostean afaria izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide