Astelehenetik aurrera neguko ordutegia izango du tren zerbitzuak

Juan Luis Romatet 2021eko irailaren 12a

Irailaren 13an, astelehenean, Euskotreneko trenbide linea guztietan neguko ordutegia indarrean sartuko da. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea dela iragarri du Euskotrenek. 

Bilborako norabidean, lehen trena goizeko 6:19an aterako da San Pelaiotik eta 6:20an Zarauzko geltokitik, astegunetan; azkena 21:19an abiatuko da San Pelaiotik, 6:20an geltokitik. Asteburuetan, 7:19an aterako da lehen trena, eta 21:19an azkenengoa. Ordubeteko maiztasuna izango dute tren hauek.

Hemen ikus daiteke Amara Donostia eta Matiko Bilbo lineako ordutegia.

Donostiarako norabidean, berriz, lehen trena Zarauztik goizeko 6:08etan aterako da, eta azkena 22:38ean. Hori astegunei dagokionez. Asteburuetan, 8:08etan aterako da lehenengo trena, eta 22:38etan azkena. 30 minuturo izango dira trenak Zarauztik Donostiara.

Donostiatik Zarautzera etortzeko, 5:50ean izango da lehen trena eta 21:50ean azkena. Hemen ere maiztasuna ordu erdikoa izango da. 

Hemen ikus daiteke Matiko Bilbo eta Amara Donostia lineako ordutegia. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide