Bizkaia kaleko 61. zenbakian birkokatuko du udalak Putzutzulo gaztetxea

Onintza Lete Arrieta 2021eko irailaren 11

Argazkia: Xabier Txurruka

Hala jakinarazi du gaur goizean Xabier Txurruka alkateak sare sozialetan.

Xabier Txurruka alkateak duela minutu gutxi Facebookeko bere kontuan iragarri duenez, Putzuzulo gaztetxea Bizkaia kaleko 61. zenbakian birkokatuko du udalak. Txurrukak azaldu du erosketa lehiaketa publiko prozedura bitartez burutu dela, eta Zarauzko Udalak 400.000 euroko inbertsioa egin duela.

Udalaren aurreikuspenen arabera, datorren urtean, 2022an, egingo da birkokapena.

Gaztetxeko ordezkariek apirilean egindako agerraldian ontzat eman zuten kokapen berria. Eraikin horretan bertara lekualdatu dute Lanbideren egoitza ere, eta jada han ematen du zerbitzua.

Gaztetxea gaur egun kokatuta dagoen Salberdingo lursailean, berriz, alokairu eskuragarrietarako 92 babestutako etxebizitzen eraikuntza bultzatuko du udalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide