Hiribus zerbitzuak neguko ordutegira itzuliko da datorren astelehenetik, irailak 13tik, aurrera. Ordutegietan ez ezik, hiru autobus-lineen ibilbideetan eragingo du aldaketak. Izan ere, udan egin izan den kanpinerako bidea egiteari utziko zaio, eta horren ordez, ikastetxeetara eta Abendañoko industrialdera ematen den zerbitzua indartuko da.
Geltokietako markesinetan agertzen diren ordutegiak astelehenean aldatuko dituzte. Ordutegi berriak www.zarauzkohiribusa.org web orrian edo HEMEN daude eskuragarri.