Amaia Zubiariaren kantaldi intimoak jarri dio ginga Adarretatik jaialdiari

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 10a

Adarretatik Musika Jaialdia itxi zuten Amaia Zubiriak, Karlos Gimenezek, Gonzalo Tejadak eta Luis Caminok osatutako laukoak, asteazken arratsean. Modelo aretoko edukiera bete egin zen, eta jendeak atseginez gozatu zuen taldeak eskainitako emanaldi intimoa. Saioaren amaieran Mikel Makala antolatzaileak lore sorta eskaini zion Amaia Zubiriari.

Argazkiak:  Elisa Sanjuan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide