Mendi irteerei ekingo die berriz Pagoetak

Aritz Mutiozabal 2021eko irailaren 11

Denboraldiko lehen irteera hilaren 19rako prestatu dute, eta Gorbeia alderantz joango dira.

Berriro ere mendi irteerak antolatzen hasiko dela iragarri du Pagoeta Mendizale Elkartek. Pandemiak azkenaldian izan duen bilakaerak horretarako aukera eman die, eta haien esanetan, "bada garaia denbora luzez eten behar izan dugun jarduerari berrekiteko". Edonola ere, indarrean diren segurtasun neurriak zorrotz beteko dituztela nabarmendu dute.

Urte amaiera arteko programa aztertzen ari dira, eta momentu lehengo irteera antolatu dute jada. Irailaren 19an egingo dute, eta Gorbeiara igoko dira, Murua-Gorbeia-Barazar ibilbidetik. Egun osokoa izango da, eta irteera 07:30ean ezarri dute, Agueseneko biribilgunetik. Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman behar da izena, hilaren 13tik 17a bitartean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide