Luxemburgoko Itzulian lehiatuko da Santi Mesa

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 9a

Profesionaletan lehiatzeko parada izango du datorren astean Burgos BH taldearen eskutik.

Datorren asteartetik aurrera, irailaren 14tik aurrera, Luxemburgoko Itzulia jokatuko da, eta Eulen txirrindulari taldeko kide Santi Mesak bertan hartuko du parte. Burgos BH taldearekin arituko da lehian, stagiere moduan. Mesa denboraldi ona osatzen ari da Zarauzko taldearekin, eta profesional mailetan korritzeko aukera izango du oraingo honetan.

Bestalde, Eulen taldeko txirrindulariek Araban izango dute hurrengo lasterketa, larunbatean, Baranbion. Igandean, berriz, Altsasun jokatuko dute proba.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide