Ikasturte berriarekin batera, ZarautzOn elkartea ere abian jarri da, eta datorren astean ekingo dio denboraldi berriari. Irailaren 14an, Gazteak COVID-19aren aurrean hitzaldia emango du Juan Ignacio Perez biologo, fisiologian katedradun eta Jakiundeko presidenteak. Aspaldiko partez, ekitaldia berriz ere aurrez aurre egingo dute; Modelo aretoan izango da, 19:30etik aurrera.