Maren Galvez eta Gorka Granado nagusitu dira Helduen Binakako Dantza Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2021eko irailaren 7a

Maren Galvez eta Gorka Granado bikote garailea. (Julen Imaz)

Euskal Astearen barruan antolatutako azken sariketa jokatu zen atzo arratsaldean Modelo aretoan: Helduen Binakako Dantza Txapelketa. Bertan aritu ziren 11 bikoteren artean,  Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado solepaztarrak osatuarentzat izan zen txapela.

Sailkapena

1.- Maren Galvez (Lezo) eta Gorka Granado (Sopela). 200 euroko saria, txapela eta trofeoa.

2.- Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara). 180 euroko saria

3.- Katerin Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo). 160 euroko saria.

4.- Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia). 140 euroko saria.

Janzkera onena: Katerin Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo). 60 euroko saria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide