Euskal Jai Mod jaialdia antolatu du Dandak datorren larunbaterako

Amaia Urbieta Arruti 2021eko irailaren 6a

Bazkaria, bingo musikatua eta kontzertuak izango dira Putzuzulo gaztetxean.

Putzuzulo gaztetxean egun osoko egitaraua prestatu du Danda Gazte Asanbladak hilaren 11rako, datorren larunbaterako. Euskal Jai Mod izena jarri dio asanbladak egunari, eta 13:00etan abiatuko dute, brindisarekin. 14:00etan bazkaria izango da, eta bazkalostean, berriz, bingo musikatua. Iluntzean, 20:00etatik aurrera, bi kontzertu izango dira gaztetxean bertan: Diabolo Kiwi eta Martin de Marte. 

Jakitera eman dutenez, egun osorako sarrerak 10 euroan salduko dituzte egunean bertan, 13:00etatik aurrera. Goizean bukatzen ez badira, kontzertuetarako sarrerak 20:00etan jarriko dituzte salgai, 5 euroan. Zehaztu dute pertsonako bi sarrera erosi ahalko direla. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide