Lara Izagirre zornotzarraren bigarren film luzea da Nora, eta bidaietako idazlea izan nahi duen 30 urteko emakume baten istorioa kontatzen du. Filma ikusteaz gain, hari buruz Izagirreren beraren ahotik gehiago jakiteko aukera egongo da asteartean.
Zinema aretoetan ostiralean estreinatu zuten Nora filma dago ikusgai egunotan Modelo aretoan. Etzi, asteartean, ere eskainiko dute filma, baina berezia izango da 20:30eko saioa, ikus-entzunezkoaren zuzendaria Modelon izango baita.