Irailaren 8an izango da Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Caminoren kontzertua

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 5a

Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak egunean bertan jarriko dituzte eskuragarri, emanaldia hasi baino bi ordu lehenago.

Adarretatik musika jaialdiak ezin izan zuen behar bezala biribildu ekitaldia, taldekideetako baten osasun arazoak zirela medio, Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Caminoren kontzertua bertan behera geratu zelako. Orain, ia bi hilabete geroago, emanaldi hura berreskuratu eta Euskal Astean txertatuta, datorren irailaren 8an gozatzeko parada izango da. Modelo aretoan eskainiko dute zuzenekoa, 19:30ean hasita.

Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte, baina gonbidapenak hartu beharko dira aurrez. Gonbidapen txartelak Modeloko txarteldegian banatuko dituzte egunean bertan, 17:30etik aurrera, eta pertsonako bi emango dituzte gehienez .

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide