Ane Jaunarenak eta Endika Osak irabazi dute Gazteen Dantza Suelto Txapelketa

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 3a

Bederatzi bikotek parte hartu zuten atzo arratsaldean Modelo aretoan jokatu zen Bikote Gazteen Dantza Suelto Txapelketan. Ane Jaunarena eta Endika Osa lezoarrak izan ziren dantzaririk trebeenak epaimahaiaren iritziz. Bigarren postua, berriz, Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrentzat izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide