Chris Hondros gerra argazkilaria izango dute aztergai Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2021eko irailaren 3a

Saioa18:00etatik aurrera izango da; ohi bezala, doako sarrerarekin, edukiera bete arte.

Chris Hondros gerra argazkilariari estatubatuarrari eskainiko dio Photomusumek ostiral honetako saioa. Literaturan lizentziaduna, argazkigintzan lanean hasi zen eta berehala gatazka guneetara bidaiatu zuen: Sierra Leona, Nigeria, Afganistan, Kosovo eta Palestina, besteak beste.

2003tik aurrera hasi zitzaion etortzen egindako lan eskergaren aitortzak nazioartean. Izan ere, Pulitzer eta World Press Photo sari ospetsuenetan izendatu zuten, eta finalista izan zen Liberiako gatazkari buruz egindako lan urratzaileagatik. Bere estiloa nabarmena zen, izan ere, ume soldaduak agertzen dira, lehen lerroko borrokak eta enkoadraketa ausart baina erabakigarriak. 2011n hil zen, Libiako gatazkan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide