Atzo arratsaldean jokatu zen 41. aldiz Euskal Astearen barruan antolatu ohi den Trikitilari Gazteen Txapelketa. Sei bikote aritu ziren soinua jotzen, panderoa astintzen nahiz kantuan, eta Irati Arzelus eta Mirari Plazaola Lazkao eta Arrasateko bikoteak irabazi zuen txapelketa. Bigarren sailkatuak, berriz, Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi azkoitiarra eta azpeitiarra izan ziren.
Gaur izango dute jarraipena kultura tradizionala ardatz duten Euskal Asteko ekitaldiek. 18:00etan, Bikote Gazteen Dantza txapelketa izango da Modelo aretoan. Sarrera doakoa izango da, baina ordubete lehenago eskuratu beharko da Modeloko leihatilan.