Landetako arrakastaren ondoren, Kantabrian lehiatuko da Eulen taldea

Aritz Mutiozabal 2021eko irailaren 2a

Hodei Murcia Landetako lasterketa irabazten. (Eulen)

Gaurtik igandera, hiru etapa guztiz ezberdin jokatuko dituzte Zarauzko taldeko txirrindulariek.

Landetako Tourrean erakustaldi bikaina eman du asteburuan Eulen txirrindulari taldeak, bi garaipen erdietsita. Bigarren etapako esprintean Hodei Murcia gasteiztarra nagusitu zen, eta hirugarrenean, berriz, Santi Mesa kolonbiarra. Orain, konfiantzaz eta animoz beteta, Kantabriako Itzuliari ekingo diote, gaurtik hasi eta igandea bitartean.

Guztira, hiru etapa jokatuko dituzte: lehena 150 kilometroko ibilbidea da eta esprintean bukatu daiteke; bigarrenak erdi mailako mendiak ditu, 135 kilometrorekin; eta hirugarrena eskalatzaileentzako 148 kilometroko lasterketa da. Murcia eta Mesaz gain, Eulen taldeak ondorengo txirrindulariak eramango ditu itzulira: Ibarluzea, Garcia, Azkarate eta Lopez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide