Zehaztu dituzte emakumeen Kontxako sailkatze probako irteeren ordenak

Aritz Mutiozabal

Bi multzotan banatu dituzte Donostiako Estropadetan izena eman duten emakumezkoen 20 traineruak, eta Zarautz B multzoan sartuta zegoen. Gaur, irteera ordenen zozketa egin ondoren, hemezortzigarren postuan aterako da, Tiranen ondoren. Sailkatze proba 17:30ean hasiko da, eta ontziak minutu bateko tartearekin abiatuko dira. Saioari hasiera ematen Chapela izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide