Aurten ere ez dute iraileko igandeetako erromeriarik antolatuko Zelatunen

Zarauzko Hitza 2021eko irailaren 1a

Dozenaka lagun bildu ohi dira Ernio mendiaren lepoan iraileko igandeetan. (Amaia Urbieta Arruti)

Koronabirusak eragindako pandemia dela-eta hartu dute antolatzaileek erromeriarik ez egiteko erabakia. Zelatungo bi txabolek antolatu ohi dute erromeria.

Urtero-urtero, Zelatungo bi txaboletako kideek antolatuta, erromeria izan ohi da Zelatunen iraileko igandeetan zein San Juan txiki egunean. Aurten, ordea, bigarren urtez jarraian erromeriarik ez antolatzea adostu dute horiek; COVID-19 gaitzak eragindako pandemia dela-eta hartu dute erabaki hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide