Herriko gaztetxoen bi abesbatzek laster hasiko dute 2021-2022 ikasturtea, eta arduradunek jakinarazi dute zabalik dagoela izena emateko epea. Interesa dutenek telefonoz dei dezakete 943-13 40 33 zenbakira, edo mezua bidal dezakete abesbatza.zarautz@gmail.com korreo elektronikora.
Txinpirin abesbatzan LH2 eta LH5 arteko gaztetxoek kantatzen dute, eta ostiraletan entseatuko dute. Bi talde egongo dira: aurreneko taldekoek 17:30etik 18:
Zarautz Txiki abesbatza, berriz, hilaren 27an hasiko da entseatzen. Han parte hartzen duten gaztetxoen gurasoei ere aurrez deituko diete abesbatzakoek. Horiek astelehenetan eta asteazkenetan bilduko dira kantatzeko, 19:00etatik 20:00etara. Abesbatza hori LH6tik Batxilergoa amaitu arteko ikasleentzat da.