Irailaren lehenarekin batera, bihar berreskuratuko du Lurraldebusek eskualdeko ohiko autobus zerbitzua.
Abuztuaren 1etik 31ra, biak barne, udako ordutegia izan dute autobusek, eta, orain, ikasturte berriarekin batera, ohiko martxari ekingo diote herritik pasatzen diren UK03, UK08, UK09, UK10, UK11, UK43G eta UK49G lineek. Hona hemen neguko ordutegia.
Gainera, Lurraldebusek azaldu du LABIren jarraibideen arabera aldaketak izan ditzaketela gaueko zerbitzuek.