Gazteen entrenamendu saioekin hasiko da Zarautz Rugby Taldea

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 31

(Zarautz Rugby Taldea)

Uda amaitzearekin batera, badator errugbi denboraldi berria. Zarautz Rugby Taldeak beraiekin jokatzera animatu nahi ditu herriko gaztek, eta entrenamendu saioekin hasiko direla iragarri du.

16 eta 18 urtez azpikoak gaur, abuztuaren 31an, hasiko dira entrenatzen; hau da, 2006-2007an eta 2004-2005ean jaiotakoak. Asteartetan eta ostegunetan izango dute hitzordua, 18:00etatik aurrera.

10, 12 eta 14 urtez azpikoak, berriz, irailaren 8an ekingo diete lan saioei. Hauek ere 18:00etatik aurrera ariko dira; 10 eta 12 urtez azpikoak –2012-2013an eta 2010-2011n jaiotakoak– asteazkenetan bakarriak, eta 14 urtez azpikoak –2008-2009an jaiotakoak– asteazkenetan eta ostiraletan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide