Ostiral honetan Zarauzko Merkatu Plazako sarreran filmaketa egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Etorkizuna Eraikiz ekimeneko film labur bat osatzeko izango da grabaketa, eta ikus-entzunezkoa Gipuzkoako hainbat udalerritako zenbait tokitan grabatutako irudiekin osatuko da.
Zarautzen grabatuko diren irudietan imitatzen saiatuko dira duela 125 urte langileak fabrikatik ateratzen jasotzen zituen Lumiere anaiek sortutako lehen filma. Grabaketa 11:30ean egingo da, eta 30 figuranteren laguntza eskatu dute horretarako. Parte hartzeko interesa dutenek Turismo Bulegoan eman dezakete izena.