Uxue Del Rioren artelanak ikusgai daude Lukas ardotegian

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 31

'Natura, uda amaigabea eta bizipoza' du izena Lukas ardotegian ikusgai dagoen erakusketa berriak. Sarri egon ohi dira establezimendu horretan herriko zein inguruko artisten lanak ikusgai, eta oraingoan, Uxue Del Rio artistak egindakoak daude hormetan zintzilik.

Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta lanak bertan egongo dira hilabetez, irailaren 30era arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide