Alex Padilla 19 urtez azpiko Espainiako selekziorako deitu dute

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 31

Athleticeko filiala den Baskonia taldeko atezain Alex Padilla zarauztarra deitu du Espainiako selekzioak, 19 urtez azpiko taldearekin jokatzeko. Atzo batu zen El Albir (Alacant, Herrialde Katalanak) egingo duten kontzentraziora, eta datozen asteetan bi lagunarteko partida jokatuko dituzte Mexikoren aurka, Europako Txapelketarako prestatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide