Atracciones Sanzek iragarri du Munoa plazan ezarrita duen Scalextric haurren atrakzioa doakoa izango dela bihar, 17:00etatik 20:00etara. Antza denez, enpresaren arduradunak Zarauzko alkatearekin apustu egin zuen, Realaren eta Atheticen arteko Espainiako Kopako finala tarteko. Realak irabazi gero, arduradunak atrakzioa dohainik jarriko zuela esan omen zion alkateari, eta bihar hitza beteko du.