Zarautzek agur esan dio Eusko Label ligari

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 28a, 19:40

Zarautz-Gesalaga-Okelan (Aitor Arrizabalaga)

Tiranek hamabi puntuko alde ateratzen dio, eta matematikoki maila galdu du.

Mailari eusteko mirari bat behar zuen Zarautzek, eta ez da halakorik gertatu gaur Aresen. "Bagenekien egoera zaila zela, baina azken unera arte talde lehiakorra garela erakutsi dugu". Zarautz Arraun Elkarteko patroi Gaizka Garmendiak ETBri egindako adierazpenak izan dira estropada amaitu bezain pronto.

Halaxe erakutsi du gaurko lehian ere: play-offerako bidean aurkari zuzena izan duen Tiranekin orpoz opo ibili da ia txanda osoan, baina azken luzean, bi segundo atzetik helmugaratu da, laugarren postuan; sailkapen orokorrean azkenak izan dira. Hori horrela, hamabi puntuko aldea ateratzen diete galiziarrek, Moañako jardunaldiaren faltan, eta matematikoki jada, azken postuan bukatuko du Zarautzek denboraldia. Ondorioz, datorren urtean KAE 1 ligan lehiatuko da.

Garmendiak, bestalde, iradoki du oraindik denboraldiko estropada onena egiteko dutela, iazko Kontxako sailkapena gogora ekarrita.

SAILKAPENA

  KLUBA   DENBORA ALDEA    
1 SANTURTZI TRANSPORTES Y GRUAS AGUADO   19:56,94      
2 GO FIT HONDARRIBIA   19:57,68 00:00.74    
3 DONOSTIARRA AMENABAR   20:15,64 00:18.70    
4 CR CABO DA CRUZ   20:18,64 00:21.70    
5 ORIO ORIALKI   20:19,08 00:22.14    
6 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA   20:20,32 00:23.38    
7 BERMEO URDAIBAI AVIA   20:27,64 00:30.70    
8 LEKITTARRA ELECNOR   20:50,35 00:53.41    
9 ONDARROA CIKAUTXO   20:51,18 00:54.24    
10 CLUB DE REMO DE ARES   20:51,89 00:54.95    
11 SD TIRÁN PEREIRA   21:09,69 01:12.75    
12 ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN   21:11,71 01:14.77    

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide