Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 539 koronabirus kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian atzo egindako 6.829 PCR eta antigeno proben ondoren. Herenegun zenbatutako kasuekin alderatuta, kutsatze kopuruak beherantz egin du zertxobait. Dena dela, positibotasun-tasa %9,6ra igo da, ia puntu bat gehiago osteguneko datuarekin alderatuta (% 8,7).
Lurraldez lurralde, Bizkaian hauteman dute kasurik gehien: 289. Gipuzkoan, berriz, 113 positibo zenbatu dituzte, 163 Nafarroan, eta 73 Araban. Lau lurralde horietatik kanpoko hamalau pertsonak ere positibo eman dute. Ospitaleratzeei dagokienez, atzo 47 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten izurriaren ondorioz Hego Euskal Herrian, eta une honetan 78 gaixo daude ZIUetan.
Osakidetzak ez du asteburuetan herri bakoitzeko daturik ematen. Horren berri etzi, astelehenean, emango du.