Landetako Tourrean ariko da asteburuan Eulen taldea

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 27a

Taldeko beste zenbait txirrindularik Zegamako lasterketa jokatuko dute bihar arratsaldean.

Eulen txirrindulari taldeak asteburu bizia izango du oraingo honetan. Gaur arratsaldetik hasita, Landetako Tourra jokatuko du: bi kilometroko erlojupekoa izango dute Dax herrian, 19:00etan hasita. Bihar, larunbata, Dax-Morcenx lasterketa jokatuko dute; ordekan izango den 156 kilometroko ibilbidea. Igandean, Morcenx eta Mont de Marsans artean izango da etapa; hau ere maldarik gabeko 146 kilometroko ibilbidea.

Bestalde, etxean geratzen diren txirrindulariek Zegamako lasterketa jokatuko dute bihar, 16:00etatik aurrera. Probak 118 kilometro ditu, eta sei itzuli eman beharko dituzte Liernitik eta Barbaritik helmugara iritsi baino bost kilometro lehenago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide